XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erresumarenaz besteko ikastegien uzteetarako baimenak araupetzen dituen Ekainaren 7ko 1855/1974 Dekretoa (Uztailaren 10eko Boletín Oficial del Estado), eta 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen 73garren Atala ikusita.

Ixtea eskatzen duen Ikastegi horretako ikasleek eskolabide egokiak aurkitu dituztela bere ikasketan jarraipenarentzako arriskurik ez dagoela kontutan izanik.

Sail honek, hartu dituen argipideen arauera, ondoren zehazten den Ikastegiak bere irakaste-lana utz dezaneko baimena ematea erabaki du:
Udala: Santurtzi Zaharra.
Herria: Santurtzi.
Egoitza: General Mola, 5.
Izena: Amor Misericordioso.
Ikurra:48007429.
Baimenduna: Esclavas del Amor Misericordioso.

1981-1982 ikasturtea bukatzerakoan, Berarizko Hezkuntzaren mailan irakaskuntza-lana uzteko baimena ematen da, Ikastegien Berarizko Erroldeango izendapena baliogabetuz.

Ikastegi horrek iharduna zezaneko Agindua baliogabetuta eta eragite-indarrik gabe gelditu, eta berriz irekitzea nahi izanez gero, Guztizko Hezkuntza-Legea eta Ikastegientzako baimenen alorrean horren osagarri diren bete beharra leukakela.

Jakin dezazun adierazten dizut hori Andre Txit Argi horri.

Jainkoak gorde zaitzala Andre Txit Argi hori.

Gasteiz, 1982garreneko Maiatzak 4.

Hezkuntza-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

IRAKASKUNTZA-ARTEZKARI ANDRE T. A.

Hezkuntza-Sailaren 1982garreneko Maiatzaren 4ko AGINDUA, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Eskolaurreko Norbanako-Jabetzapeko Ikastetxeren aldakuntza eta behin-betiko sailkapena ontzat emanaz.

Andre Txit Argia:
Orotariko Hezkuntza-Legeak, bere bigarren eta hirugarren aldibaterako erabakietan, orain ari diren Ikastetxeak aldatuz edo hala behar izanez gero sailkatuz irakaskuntza-maila berritara egokitu beharra agintzen du.

Agindu hoiek, besteak beste, orain dauden Ikastetxeen aldakuntza eta sailkaketari buruzko 1971garreneko Ekainaren 19ko Ministeritza-Aginduaren eta Ikastetxeak aldatzeko eta sailkatzeko egin beharrekoak ezartzen dituen 1978garreneko Maiatzaren 22koaren bidez egin dira.

Agindu honen Eraskinean aipatzen diren Erresumaz besteko Ikastetxeetako Artezkariek aldaketa eta sailkaketa-esketan hasiarazitako zehaztapidetzak ikusi ondoren.

Zehaztapidetza hoiek Ikastetxe hoiei orduan indarrean zegoen 1971garreneko Abenduaren 30eko Ministeritza-Aginduan jartzen diren ereduei behar adina egokitzeko beharrezko izan daitezen lanak egin daitezenaren baldintzapeko sailkapena eginda, erabaki zirenez gero.

Esandako Ikastetxe hoiek ohartemandako lan hoiek egin eta Lurralde-Ordezkaritzek behin-betiko sailkapena eman dakieneko saloa egin dutenez gero.